2016(e)ko martxoaren 10(a), osteguna

KATAPANDA. SARA ELIZONDO

Katapanda animalia katagorria eta hartz pandaren lotura da. Katapanda tamainaz ertaina da eta gutxi gorabehera 40/30 zentimetro neurtzen du. Bere hortzen tamaina txikia da. Aurpegia beltza eta txuria du eta begi marroiak . Begien inguruan beltz kolorea du. Belarriak ere beltzak eta txikiak ditu. Gorputza gorrixka eta marroiak du. Isats gorria eta luzea du. Katapanda basoan edo oihanetan bizi da. Bere janaririk gogokoenak litxarreriak, aguakateak eta gaztak dira.
Katapanden ohituraren bat zuhaitzetako adarretik buruz behera lo egitea da. Beste ohitura bat da oso berandu altxatzea, asko gustatzen zaielako lo egitea.
Katapandaren lagunak: kamaleoia, tximuak, loroak, tximeletak, etb.
Bere etsaiak, berriz: krokodriloak, lehoiak, errinozeronteak, marrazoak, etb.

Bitxikeriak: Katapandak oso bihurri eta maitagarriak dira. Beren lagunak normalean bihurriak izaten dira eta bere etsaiak, berriz, aspergarriak. Janaria lortzeko bisita egiten edo ikertzen dagoen jendeari lapurtzen diote gustuko dutena. Katapandek kume asko izaten dituzte eta horrelako batek izan dituen kume gehienak 63 dira, eta gutxienak 17.

2016(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

Oiluma. Ilargi Mangas Legorburu.

                                                Oilumak bi animaliren nahasketa bat du, puma eta oiloarena.

Gorputzak tamaina txikia du.

Txikiak direnean 4 edo 5 zentimetrokoa da, handixeagoa denean 40 edo 45 zentimetrokoa.

Hankak eta burua oilo normalarena du, baino gorputzaren azala pumarena du.

Etxeetan bizitzen dira, baina jende gehienak itxusiak direla eta ez dituzte etxean nahi.

Haragi gordina gustatzen zaio, baina ez ditu pertsonak jaten .

Ugaztuna da, umeak tripatik jaiotzen zaizkio.

Bere bitxikeriak: 

Goizez lo egiten du eta gauez ehizatzera ateratzen da.

Ehiza modu arraroan egiten du: zuhaitz batean igo eta bere gustuko animalia bat azaltzen bada gainera bota eta mokoka hil egiten du.

Ur azpian 5-7 minutu inguru aguanta dezake, mokoan bi zulotxo txiki dituelako.

2016(e)ko otsailaren 24(a), asteazkena

LEORTOKA Eneritz Haro



LEORTOKA

Leortoka bi animaliren nahasketa da, lehoia eta dortoka.

Oso itxura arraroa du: dortoken oskola baina laranjan, lehoien buru iletsua, dortoken hankak baina iletsuak eta laranjak eta lehoiaren buztana.

Luzeraz, hau da burutik ipurdira: arrek 205 centimetrotik 334 centimetrora neurtzen dute, eta emeek 180 centimetrotik 270 centimetrora.

Altueraz, arrek 62,5 centimetro neurtzen dite, et emeek 53,5 centimetro.

Leortoka arren pisua 187,5 kilo eta 287,5 kilo artekoa da, eta emeena 157,5 kilo eta 219,5 kilo artekoa da.

Arren buztanen luzera 90 centimetro eta 105 centimetro artekoa da, eta emeena 70 centimetro eta 100 centimetro aretekoa da.

Animalia ausarta da leortoka, baina nahiko motela.

Leortoken bizitoki gogokoena oihanen ondoko itsasoak, aintzirak, lakuak edo ibaiak dira. Gogoko dituzte ere sabanak, baina ezin dutenez uretatik kanpo 48h baina gehiago egon, ez dira asko joaten.

Leortokak haragijalrak dira, baina ez dutenez asko ehizatzen, beraien abiaduragatik arrainak eta landareak jaten dituzte.

Beraien ohituretako bat 10-20 leortoken taldeetan joatea da. Beste phitura bat ere dute, lo eta jatea itsasoan, aintzira batean, laku batean edo ibai batean; eta eguna pasatzera oihanera joatea.

Leortoken lagunak dortokak dira.

Lehoia oihaneko erregea da, baina bigarren postuan leortoka dago. Horregati beti lehian dabiltza, baina azken finean lagunak dira. Lehiaketak egiten dituztenean, normalean lehoiak irabazten du bere abiaduragatik.

2016(e)ko otsailaren 23(a), asteartea

Marta Calegain Txakufantea

TXAKUFANTEA

Nire animalia Txakufantea da.
Txakufantea tronpa luzea du,belarri handiak,hankak motzak,isatsa luzea eta tamaño ertaina du.
kolore grisa du eta elefantearen hankak ditu.
Haragia jaten dute,baina,gehien gustatze zaien janaria fruta da.
Bere ohiturak soinua egitea da goizero zazpiretan eta bere lagunekin eta familiarekin egotea.
Txkufanteen lagunak ia-ia animalia guztiak dira,baina bat izan ezik
``txiku´´ bere etsaia da.Egun batean ``txiku´´ txakufante bati kozka 
egin eta hortik aurrera etsaia izan ziren.
Txakufnteei ez zaie euria asko gustatzen ezta elurra ere.
Hau da nik asmatu dudan animalia.

2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

OLAGARTZA




OLAGARTZA



Olargartza hartzaren burua eta olagarroaren garroak ditu. Bere garroak potoloak eta urdina puntu marroiekin dira. Burua hartzaren burua da eta marroi ilun kolorea du.

Beraren bizitokia hondartzetako  ertzak dira, han bizitzen da karramarro txikiak daudelako eta berak ,noski,karramarro txikiak jaten ditu. Baditu hor bizitzeko beste arrazoi batzuk, adibidez, arrokak daudelako eta berari iluna barreanarroketan egotea gustatzen zaiolako.

Olagartzak etsai bat du,txigurroa,bere etsaia da janaria lapurtzen diolako. Bere lagunak, guztiak dira,olagartza animalia oso atsegina baita.

Berak bitxikeria asko ditu , baina badago nik asko atsegin dudan bat: jendea bainatzen ari den bitartean zerbait galtzen badu, olagartzak aurkitzen du eta bueltatzen dio.


IRATI BASARTE

Kazurtxia

Kazurtxia belarra jaten du. Bere forma eta tamania 30cm-koa da,Untxiaren burua,Katuaren hankak eta izurdearen buztana du,horregaitik oso forma arraroa du. Basoko lurazpian eta zuhaitzetan bizi ohi da. Hiru hilabete bizi da zuhaitzetan,baina lur azpian bizi denean,berriz,betiko hor gelditzen da. Gauero itsasora joatenda urpekaritza egitera oso urpekari ona delako,eta arratsaldero txoriekin jolastera joaten da. Udaberrian janari bila  ateratzen da,neguan,berriz,ez dira beraien etxetik ateratzen eta hori ohitura bezala hartuta dute. Lagunak bezala urtxintxa eta hontza ditu,baina animalia guztiak bezala etsaiak ere baditu,otsoa eta belatza. Oso gustuko ditu marrubiak jatea eta ez du gustoko azenaorioa jatea. Marroia beltza edo txuria izan daiteke. Normalean oso biguna da eta oso garbia denez,asko garbitzen da egunero.                                                                                                                                        Awa gueye.